Oteiza Museoa, Artetako Museo Etnografikoa, Errege Bardeako Natur Parkea...

Oteiza Museoa

55 kilometrora, Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artistaren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera. Museoa Altzuza herrian dago, Nafarroan, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, hau da, bere Propósito Experimental lanaz 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat. Oteiza Museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da; honek hormigoi gorrixkaz eginiko kubo handi bat proiektatu du, espazio oteitzarraren metafora baten antzera, Jorge Oteizak 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz. https://www.museooteiza.org/

Artetako Museo Etnografikoa

27 kilometrora, Merezi du Olloibarrera joatea. Bertako ingurune ederra eta lasaia gozatze hutsak merezi du, baina, gainera, hango herri txiki batean, Artetan, Museo Etnografikoa dago, interesgarria eta objektuz betea. Fantikorena da horren egoitza, XVII. mendeko etxebizitza bat, ibarreko herri arkitekturaren ereduari jarraikiz eraikia.

Artetako Museo Etnografikoak pieza etnografiko anitz ditu, Erdi Arotik 30 eta 40ko hamarraldietan makinismo automatizatua agertu arterainokoak , Nafarroako lurralde historikoari dagozkionak. Bildumak bisitariari lagunduko dio Komunitatearen iraganeko herri jakintzan sakontzen.

Gaika antolatuta dauden bertako bilduma aberatsek forja, zur eta buztinezko tresna anitz aurkeztuko dizkigute, besteak beste: josteko makinak, lanabesak, jostailuak eta antzinako Nafarroako Erresumako txanpon sorta bat. Horiei esker lanbideak, jolasak, jantziak eta ohiko bizimoduei buruzko kontu guztiak ezagutuko ditugu. Halaber, museoan erakusten dira bere sortzaile eta egungo zuzendari José Ulibarrena Arellano. https://museoetnograficoarteta.com/

Perdon mendiko begiratokia

49 kilometrora, Babestutako eremua: Unesco erakundeak Gizadiaren Ondare izendatu zuen Donejakue bidea, hain zuzen ere, Europako Kultura Ibilbide.


770 metroko altueran dago begiratoki natural hori, eta ikuspegi bikaina dago bertan: iparraldera, hiriburua eta Pirinioetako mendiak; eta hegoaldera, zereal-soroak eta historiaz beteriko Erdi Aroko herriak. Donejakue bidea osatzeko asmotan Iruñetik heldu diren erromesek ezinbestez igaro behar dute handik Gares herrira joateko.
 
Begiratokian ingurua azaltzen duen mahai bat dago, Bideari eskainitako multzo eskultoriko berezi eta iradokitzailearen ondoan; horren izenburua "Haizearen bideak eta izarrenak bat egiten duten lekua". Haize bizia ibiltzen da askotan; horregatik, Nafarroako lehen haize-parkea jarri zen Erreniega mendian.

Hona hemen Euskal Herriko beste argazki batzuk.  Agertzen diren ordenan:

Plaza del Castillo Iruñean, Pasai Donibane (©Leo Adriaenssens), Hondarribia (©Leo Adriaenssens), Urederra (©Leo Adriaenssens), Andre Mari Zuriko Plaza Gasteizen , Pasai Donibane (©Leo Adriaenssens), Olite (©Leo Adriaenssens), Cripta del Monasterio de Leire (© Leo Adriaenssens), Deba (© Leo Adriaenssens), Xabier Gaztelua (© Leo Adriaenssens), Hondarribia (© Leo Adriaenssens), Donostiko kontxa , Iranzuko Monasterioa (© Leo Adriaenssens), Donostiko portua , Guggenheim museoa.