¿Janariarekin ametsetan? Euskal Herrian zure ametsa errealitatea bihurtzeko aukera daukazu
Nafarroak, bere lursail anitzekin, gozamen ugari eskaintzen ditu ahosabaiarentzat, Erriberako baratzetik hasi, Nafarroa Erdiko mahastietatik igaro, eta Mendiko gazta eta haragi gozoetaraino.
Gure bailaran bereziki gomendagarriak dira ardi latxaren gazta (Idiazabal), txistorra, haragia eta edari gisa sagardoa eta patxarana. Hemen bertan, Baraibarren, Labetxea etxetik 100 bat metrora, Galarza III erretegia dago, txuletetan espezializatua, eta distantzia berera Baraibar taberna-jatetxea dago, etxeko janari onarekin.
Lekunberriko herrian, 3 kilometro ingurura, ondo jateko aukera guztiak daude, poltsiko guztien eskura.
Lekunberrin eta Larraungo bailara inguruan:
Epeleta erretegia. Oso kalitate ona erreetan. Lekunberrin dago.
Mugiroko benta - gasolindegiaren aurrean A15 autobian. - Tradizionala eta oso ona. Lekunberritik 5 minutura.
Ayestaran ostatua. Sukalde ona menuetan zein kartan, Lekunberrin.
Lekuonberri taberna-jatetxea, menuak eta etxeko janari ona, Lekunberrin.
Aurrera taberna. Nafarroako janari tradizional ona, Lekunberrin.
Kotxeras taberna-jatetxea. Etxeko pizzak, menuak. Giro atsegina. Lekunberrin.
Sagardotegiak. Bertan, sagardotegiko menu tipiko bat zerbitzatzen da, haragi eta sagardo bikainarekin, normalean sagardotegi garaian (Juanluzenea sagardotegia, Oderitzen; Martitxonea sagardotegia, Aldatzen).
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Labetxea Etxean.