ERRESERBARAKO ARAUAK ETA BALDINTZAK

 

 

 

1. ETXEAREN EDUKIERA

-. Labetxean gehienez ere 6 lagun sartzen dira, haurrak barne.

 

2. ERRESERBARAKO DATUAK

-.Erreserbarako datuetan zehatz-mehatz agertu behar da heldu eta haur kopurua.

-. Behin erreserba baieztatuta, edozein aldaketa egiteko (pertsona kopurua, sarrera ordua… ) etxejabearekin hitz egin behar da.

 

3. SARRERA ETA IRTEERA ORDUTEGIAK

-. Sarrera: 17:00etatik aurrera ; Irteera: 11:00ak arte izango da. Beste ordutegi batzuetan interesa izanez gero, galdetu jabeari, mesedez.

-. Gu ondo antolatzeko, eskertuko genuke etorri bezperan, edo bezeroak dakienean, iristeko ordua guri jakinaraztea, mugikorrera (+34690329773) deituta o whatsappez.

 

4. OHARRAK

-. Etxeak altzariak eta beharrezko ekipamenduak ditu (izarak, eskuoihalak…).

-. Egonaldia amaitutakoan, bezeroak etxea utzi eta giltzak jabeari itzuli behar dizkio.

-. Egonaldia amaitzean bezeroak hartu zuen egoera berean utzi beharko du etxea, ordenari eta garbitasunari dagokionez.

-. Ez da animaliarik onartzen.

-.Ez da bisitarik onartzen.-. Erretzaileei eskertuko genieke etxe barruan ez erretzea.

-. Etxeko edozein jabetzari eragindako kalteen arduradun bezeroa izango da.

-. Labetxea ez da gerta daitezkeen gorabeheren erantzule (argiaren, uraren etenak,...).

-. Udalak sute-arriskuengandik iragartzen badu, debekatuta dago barbakoa erabiltzea.