Baraibar, herria
Larraun haranean kokatuta dago. Haranean abelzaintzari dedikatzen diren 17 herritatik bat dugu. Herri ezaguna da Aralar mendatearen sarreran kokatuta dagoelako. Aralarko San Migelera santutegira eramaten duen bidean dago.
Herrian ere jendeari zabalik eta estalitako frontoia dago, umeentzako jolasak, blokean eskalatzea edo boulder, taberna-jatetxea eta erretegi bat.
Baraibartik 3 km.tara Lekunberri dago. Bertan danetik aurkituko duzue, behar duzuen zerbitzu guztiak.
Labetxea landa-etxearen parean, Idiazabalgo denominazioa duen ardi-gazta dastatzeko aukera ere ba daukazue.
Argazkien galeria